Ze egia handia den hau, ogia igotzen da ahoa irekitzen dudan aldi bakoitzean! Obanosen kritikatu nuen orain dela gutxi ze gutxi erabili dugun euskaraz. Eguberrian, Iltzarbeko euskararen egunean…folkloriko moduan. Baina bada garaia euskaraz mundu horretatik ateratzeko eta pixkanaka-pixkanaka erabili edozein egoeran eta hori jadanik, egiten ari dira batzuek.
Joan den egunean “fatxoki”-an geunden frijitu batzuk hartzen vermut-ean. Frijituak oso koipetsuak baitira, ezpainzapi mordo bat erabili genuen (bai, badakit gure ingurumena zaindu behar dut baina nire arropa zer?, ekologista bai baina garbi jantzita). Bat-batean…vade retro Satanas!! Eskuak garbitzerakoan konturatu nintzen euskara badagoela gure elkartean sartuta, exorzistaren neskatila sartuta zegoen espiritu hura. Zer adierazten eta nondik ateratzen den “eskerrik asko etortzeagatik” hori galdetuko dute batzuek. Aizue, galde iezaiozue Iruretako jabeari ala zoazte maisu armaginarengana kexatzera !!

Sinestezina!! Oraindik gogoratzen dut behin batean nola haserretu zen bazkide bat euskaraz kanta bat elkartean entzuterakoan (Lagun batek galdetu zion ea zer izorratzen zuen, euskaraz izatea ala ozenki egotea; “Biak” erantzun zion bazkide “ereduzko” honek). Nola da posible?? Euskaraz gure elkartean??, beste garaian elkartearen hormetan zintzilikatuta zeuden Molak eta Sanjurjok zer pentsatuko lukete hau ezagutuz gero? Kanta horrek dioen bezala…negar egingo lukete haiek balekite
(eta gu ere, barrez noski)
No related posts.
Publicaciones relacionadas que recibes por Yet Another Related Posts Plugin.

Fiestas de Obanos (el blog)

Kaixo Juan:
Zorionak!!! Euskaraz idaztera animatu egin zara. Primeran.
Animo eta ondo ibili.
Ezer ez litzateke kaltegarriagorik
Saiatuko naizen baina…