mjrs pts y hmbrs mrrns
Ya mamé: 655 143 250

Posts Tagged ‘euskara’

Noiz arte?

¿Quién no ha escuchado alguna vez hablar matriarcado vasco? Se ve que las personas responsables del Instituto Navarro para la Igualdad dentro de su campaña contra la violencia de genero también. Sólo de esta manera alcanzo a comprender esta imagen recogida ayer mismo en uno de los centros de atención a la mujer de Iruña.

¿Será que por su posición dominante las “matriarcas vascas” que se comunican en euskera, no necesitan este tipo de información, o será que son las que más se interesan por ella? Bromas aparte, ya que la violencia machista admite pocas sino ninguna, me parece muy acertada la idea de poner a disposición de toda persona que lo necesite la información lo mas cercana posible y si es en su propia lengua mejor. Castellano, francés, arabe, ruso…eta Euskara, non dago Euskara?

¿Casualidad? Puede, pero con la que está cayendo permitidme al menos que lo dude. Gurasoak ezin dira haurrak herri askotan (gure ibarrean ere ez) euskaraz eskolatu, ezin dugu laster EiTB hemen ikusi, ez dute dirurik ematen euskaraz bizitzeko…ez, ez, ezin, ezin…Noiz arte eutsi behar digu egoera honi? ¿Hasta cuando?

Euskara hautatzeko askatasuna, Libertad para elegir el euskera.

Etor zaitezte datorren igandean Iruñera!

PD Laster ere, beste kontzentrazioa hurbilago izango dugu. Apirilaren 18an Artaxoan. Adi egon!

Izarbeibarreko Euskara

Asteburu honetan ospatzen da Ilzarbeko Euskararen eguna. Betiko tokian, Eunaten, izango da deialdia. Bestaz baliatu egun aproposa da aspaldi banuen Izarbeibarreko euskara – El Euskera en Valdizarbe liburua webgunera ekartzeko (hori gutxien ez iruditzen zait) Orain dela ez hain luze euskara bazegoen gure ibarrean sartuta eta oraindik nola hitz egiten dugun nabaritzen da.

 

obanoseko_euskara 

 (Gehiago aurkitu nahi baduzu hemen duzu liburu osoa)

 

Ilzarben euskaraz egitea eta hizkuntza berpiztea gure eskuan dago eta gure beharra da. Babestu eta sustatu euskaraz Ilzarben. Igandean joan zaitez Eunatera.

 

 

 

Gaztea….goa izatea gustatuko litzaidake

Bai, aitortu behar dut gaztea…goa izatea gustatuko litzaidake (oraindik gaztea naizela ;) ). Goizean ohetik kementsu altxatzeko, hiru kilometro korrika egiteko…eta bereziki gaur lanera joan beharrik ez izateko. Gazteago izan banintz gaur korrika egin eta gero ez nintzatekeen lanera joango, hamarretako egingo nukeen herriko tabernan eta axubetan ez nituzkeen edukiko, (Ah ze ongi bizi zarete ikasleak!!) Baina Negu Gorriak dioen bezala: “horrelakoa da bizitza egin ezazu behar duzuna” eta lanera joan behar izan dut, ze erremedio!

 

Zelako mina ematen didate muskuluek!! Eta zuei? Bai badakit, “askoen mina tontoen atsegina” dela baina kasu honetan euskararen alde ez dago minik ezta nekea ere. Euskararen alde, horretarako joaten gara Korrikara, eta mezu hau buruan izan behar dugu parte hartzen dugunok ez ezik Korrika antolatzen dutenek ere. Zorionak Ilzarbeko euskaltzale guztientzat Korrika babesteagatik (eta hain goiz jaikitzeagatik ;) )!

korrika_1104

Ongi etorri

Get Adobe Flash player

Haiek balekite

Ze egia handia den hau, ogia igotzen da ahoa irekitzen dudan aldi bakoitzean! Obanosen kritikatu nuen orain dela gutxi ze gutxi erabili dugun euskaraz. Eguberrian, Iltzarbeko euskararen egunean…folkloriko moduan. Baina bada garaia euskaraz mundu horretatik ateratzeko eta pixkanaka-pixkanaka erabili edozein egoeran eta hori jadanik, egiten ari dira batzuek.

Joan den egunean “fatxoki”-an geunden frijitu batzuk hartzen vermut-ean. Frijituak oso koipetsuak baitira, ezpainzapi mordo bat erabili genuen (bai, badakit gure ingurumena zaindu behar dut baina nire arropa zer?, ekologista bai baina garbi jantzita). Bat-batean…vade retro Satanas!! Eskuak garbitzerakoan konturatu nintzen euskara badagoela gure elkartean sartuta, exorzistaren neskatila sartuta zegoen espiritu hura. Zer adierazten eta nondik ateratzen den “eskerrik asko etortzeagatik” hori galdetuko dute batzuek. Aizue, galde iezaiozue Iruretako jabeari ala zoazte maisu armaginarengana kexatzera !!

eskerrik_asko_etortzeagatik

Sinestezina!! Oraindik gogoratzen dut behin batean nola haserretu zen bazkide bat euskaraz kanta bat elkartean entzuterakoan (Lagun batek galdetu zion ea zer izorratzen zuen, euskaraz izatea ala ozenki egotea; “Biak” erantzun zion bazkide “ereduzko” honek). Nola da posible?? Euskaraz gure elkartean??, beste garaian elkartearen hormetan zintzilikatuta zeuden Molak eta Sanjurjok zer pentsatuko lukete hau ezagutuz gero? Kanta horrek dioen bezala…negar egingo lukete haiek balekite ;) (eta gu ere, barrez noski)

Cerezo Jauna

Bart zerbait bilatzen ari nintzen Interneten baina ezin nuen aurkitu merezi zuen zerbait. Azkenean Nabarreria.com-en sartu nintzen. Berri asko badaude webgune honetan iruñerriariburuz. Normalean gazteleraz argitaratzen dute baina berri batzuk ere euskaraz badaude.

Ahoa bete hortz geratu nintzen berri hau ikusitakoan. Cerezo Jauna, “Merced kaletik mila pertsona pantailara”. 85 urteko Merced kaleko gizon zahar batek bere etxean dantzatzen zuen sasoian egoteko. Behin batean biloba batek Joxe Mariren ibilerak grabatu zituen. Izan ere irudiei musika jarri zien eta Cerezo Jauna jaio zen.

Imagen de previsualización de YouTube

Lehiaketa bat irabazi zuten bideo horrekin eta gaur egun mundu osoan ezagutzen dute gure Joxe Mari Youtuberi esker.

Página 1 de 212
Clear
Obanos
-2°C
Clear
Humidity: 51%
Wind: N at 20 mph
  • Mostly Sunny
    Thu
    3°C / -5°C
  • Mostly Sunny
    Fri
    1°C / -8°C

Rediseñando


Creo que salta a la vista que estoy rediseñando todo este espacio.

Así que es muy probable que algunas cosas fallen. Un poco de paciencia. Ni que decir tiene que se aceptan sugerencias.

Social

Sígueme la pista virtual

Unos minutos musicales

Switch to our mobile site