mjrs pts y hmbrs mrrns
Ya mamé: 655 143 250

Posts Tagged ‘euskeraz’

Ostirala iritsi da

Badut lagun bat, bost urteko seme bat duena, izugarri gustatzen zaion kanta hau, eta ostiralero lanera eta eskolara joaten direnean elkarrekin abesten dute…Ostirala iritsida, iritsi da ostirala

Ze gogoa edukitzen dugu denok ostirala iristeko! Ezta? Gaur, haiei omenaldia izango balitz bezala, nik ere abestu dut kanta hau nire bidean. Blog-i esker zuek ere egin dezakezue gauza bera nahi baduzue ;)

Izan ongi asteburuan!

Get the Flash Player to see the wordTube Media Player.

Ostirala, iritsi da,
iritsi da, ostirala
pozez betetako eguna
zatoz gurekin laguna

Mantalak etxera eta
bi egunetako oporrak

astelehenean berriro ere
bilduko gara ikastolan

Laralala…

Ostirala, iritsi da,
iritsi da, ostirala
pozez betetako eguna
zatoz gurekin laguna

Mantalak etxera eta
bi egunetako oporrak
astelehenean berriro ere bilduko gara gure eskolan

Haiek balekite

Ze egia handia den hau, ogia igotzen da ahoa irekitzen dudan aldi bakoitzean! Obanosen kritikatu nuen orain dela gutxi ze gutxi erabili dugun euskaraz. Eguberrian, Iltzarbeko euskararen egunean…folkloriko moduan. Baina bada garaia euskaraz mundu horretatik ateratzeko eta pixkanaka-pixkanaka erabili edozein egoeran eta hori jadanik, egiten ari dira batzuek.

Joan den egunean “fatxoki”-an geunden frijitu batzuk hartzen vermut-ean. Frijituak oso koipetsuak baitira, ezpainzapi mordo bat erabili genuen (bai, badakit gure ingurumena zaindu behar dut baina nire arropa zer?, ekologista bai baina garbi jantzita). Bat-batean…vade retro Satanas!! Eskuak garbitzerakoan konturatu nintzen euskara badagoela gure elkartean sartuta, exorzistaren neskatila sartuta zegoen espiritu hura. Zer adierazten eta nondik ateratzen den “eskerrik asko etortzeagatik” hori galdetuko dute batzuek. Aizue, galde iezaiozue Iruretako jabeari ala zoazte maisu armaginarengana kexatzera !!

eskerrik_asko_etortzeagatik

Sinestezina!! Oraindik gogoratzen dut behin batean nola haserretu zen bazkide bat euskaraz kanta bat elkartean entzuterakoan (Lagun batek galdetu zion ea zer izorratzen zuen, euskaraz izatea ala ozenki egotea; “Biak” erantzun zion bazkide “ereduzko” honek). Nola da posible?? Euskaraz gure elkartean??, beste garaian elkartearen hormetan zintzilikatuta zeuden Molak eta Sanjurjok zer pentsatuko lukete hau ezagutuz gero? Kanta horrek dioen bezala…negar egingo lukete haiek balekite ;) (eta gu ere, barrez noski)

Snow
Obanos
1°C
Snow
Humidity: 100%
Wind: SE at 5 mph
  • Mostly Sunny
    Mon
    1°C / -4°C
  • Chance of Snow
    Tue
    0°C / -7°C

Rediseñando


Creo que salta a la vista que estoy rediseñando todo este espacio.

Así que es muy probable que algunas cosas fallen. Un poco de paciencia. Ni que decir tiene que se aceptan sugerencias.

Social

Sígueme la pista virtual

Unos minutos musicales

Switch to our mobile site